XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BERTAKO ERLEA ZERTAN DENAzken bileran, proiektu horretan partaide direnen arteko bileran, hogeita bi orobat, balantze moduko zerbait egin zen. Lehen urratsa izan da aurtengoa bertako erlearen berreskurapenean.
Ezer baino lehen zera esaten zen bileran, hasiera berandu eta zailtasunik ere ez zela falta izan: desegokiak zenbait nukleo (erle gutxiegi, erle gehiegi) eguraldi txarra, material urritasuna, batzuk barroaz josita...
Ororen buru, ordea, 48 erlama bideratu dira klabe desberdinetan
Bestetik, 7 nukleo umezurtz gertatu dira eta 9 erregina, ernalduak, galdu. Lehen entrega 97-07-29an egin ahal izan zen.
Ondoren, aurrerabidea zer eta nola izan zitekeen aditzera eman zen. Lehenik Batzorde Tekniko baten beharra aipatu zen. Batzordea osaturik dago jada: arduradun nagusia, albaitaria, biologo espezialista bat eta arlo horretan ongi prestaturik diren bi lagun.
Oraingoz, egin denaren kontrola, azterketa eta dagozkion ondorioak ateratzea izango dute zeregin nagusia, aurkikuntza genetikoak, hautaketa egokiak eta behar diren balorazioak inola ere ahantzi gabe.
Hona, azkenik, galde-erantzunetan argitu ziren beste puntu interesgarri batzuk: bertako ekotipoaren nortasuna, erlezaintza Europan